Irudietan: Bola eta toka jokoan aritu dira Gaztetxearen urteurrenean

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 3a

Gaur da Putzuzulo gaztetxearen 13. urteurreneko Egun Haundiya, eta goizetik Zelai Ondo girotzen aritu dira gazteak.

Boloetan aritu dira lehenengo, eta tokan ondoren. Giro ederrean, hamaiketakoa egiteko aukera ere izan dute bertaratu direnek. Jolasen ostean bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta arratsaldean ere festa giroak jarraituko du. Gauean, berriz, kontzertuak izango dira Kurkuma eta Urgatz taldeen eskutik, eta ondoren, Manuela Ahizpak DJek musika jarriko dute ordu txikiak arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide