Ohi bezala, parte hartu nahi dutenek Mendizabal kinkila dendan eman beharko dute izena, eta azaroaren 11n, 07:30ean aterako da autobusa, Agoüeseneko biribilgunetik.
Idiazabal Gaztaren ibilbideko seigarren txangoa egingo dute azaroaren 11n, Pagoeta Mendizale Elkartekoek. Zaldibiatik abiatuta, Ordizia, Beasain, Olaberria eta Idiazabaldik igaroko dira, eta Seguran amaituko dute ibilaldia. Bost ordu inguru iraungo duela aurreikusten dute, eta 19 kilometroko bidea egingo dute, guztira.
Ohi bezala, parte hartu nahi dutenek Mendizabal kinkila dendan eman beharko dute izena, eta azaroaren 11n, 07:30ean aterako da autobusa, Agoüeseneko biribilgunetik.