Aurrera doaz Putzuzulo Amets Fabrikan urteurreneko ospakizunak

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 1a

Topa egin zuten asteartean Gaztetxearen 13. urteurrenagatik, eta atzo, ospakizunei jarraipena eman zieten pijama festarekin.

Gaur goizean lo zakuetan esnatu dira Putzuzuloko gazteak, bart gaueko pijama festaren ostean. Gosaldu ondoren, mendi buelta egin dute Indamendi ingurutik, eta bazkaria berriz, Txatxarron egingo dute. Urteurrenaren egun handia larunbatean izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide