Zientziaz Blai egitasmoa antolatu du ZarautzOnek

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 1a

Joan den urteko Zientziaz Blai jardunaldia.

Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzen astea dela eta, Zientziaz Blai jardunaldia antolatu du ZarautzOnek, gazteen proiektuak eta ikerketa lanak azleratzeko helburuarekin.

Azaroaren 6an Zientziaz Blai ekitaldia izango da Antoniano Aretoan, ZarautzOnen eskutik. Bosgarren aldiz antolatuko dute zientziaren inguruko jardunaldia, eta aurtengoan, Zarauzko hainbat gazteren proiektuak ezagutzeko aukera izango da bertan.

19:00etan hasiko da saioa, Lorena Fernandezen gidaritzapean. Fernandez Deusto Unibertsitateko Nortasun Digitaleko Zuzendaria eta Inspira Team emakumeen arteko teknologia sustatzeko proiektuaren mentorea da. Ekitaldian Zarauzko lau gaztek beren proiektuak aurkeztuko dituzte. Ane Arrizabalagak, Saioa Ostolazak, Maider Kortajarenak eta Josu Olabarriak, hain zuzen ere.

Aurkezpenez gain, Josu Lopez Gazpio kimikariak zientzia eta teknologiarekin lotutako umorezko parodiak eskainiko ditu. Saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, www.zarautzon.nirestream.com webgunean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide