Bart gauean Zarauzko kuarteleko guardia zibil bat hil dute Badajozko Don Benito herrian. Extremadurako larrialdi zerbitzuek goizaldeko 02:00ak inguruan jaso dute deia, udalerriko Espainia plazan gizon bati labankadak sartu dizkiotela esanez.
Hildakoa 50 urteko agentea da. Zerbitzuz kanpo zegoen gertaeraren unean, hedabideek zabaldu dutenez, zubia dela eta bere herrira itzulita. Zergatiak ikertzen ari badira ere, labankaden aurretik tabernan liskarra izan zela baieztatu dute hedabideek.