Euskaraldia

Euskaraldiaren inguruko bakarrizketa egingo du Beatriz Egizabalek

Zarauzko Hitza

Beatriz Egizabal. (Tolosaldeko Ataria)

Euskaraldiari buruzko bakarrizketa saioa eskainiko du Beatriz Egizabalek, azaroaren 8an; antolatzaileek azaldu dutenez, Euskaraldiaren "11 egunetan biziko ditugun egoerak eta ariketak egiteko pistak, modu komikoan azalduko dizkigu". Antoniano aretoan izango da saioa, 19:00etan. Euskaraldiaren txapa jasotzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide