Urola Kostako odol emaileek batzar nagusia egin zuten atzo goizean, igandea, Azpeitiko Loiola auzoko Gogartetxean. 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten Urola Kostako 183 lagun aitortu zituzten, eta diplomak edota intsigniak jaso zituzten Loiolara bertaratu zirenek. Azkoitiko, Azpeitiko, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Itziarko, Zestoako, Getariako, Zarauzko eta Zumaiako odol emaileek jaso zuten errekonozimendua.
Eguerdirako elkartu ziren Urola Kostako odol emaileak Loiolan, eta meza egin zuten basilikan. 13:00etan hasi zen batzarra, eta eskualde osoko odol emaileei egin zieten aitortza. Ondoren, bazkaria izan zuten guztiek Kiruri jatetxean.
Intsigniak eta diplomak jaso zituztenek herrika banatuta atera zituzten taldeko argazkiak, eta ondoren, guztiek batera beste argazki bat atera zuten Loiolako basilikaren kanpoaldean.