Irudietan: Txu-txu trena alde zaharrean

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 27a

Murkil Zarauzko dendarien elkarteak antolatutako Merkataritza Astearen barruan, txu-txu trena doan erabiltzeko aukera izango da gaur, larunbata. 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara izango da, eta Lege Zaharren enparantzatik abiatuta, alde zaharreko kaleetan barrena izango da ibilbidea. Bestalde, 18:30etik aurrera, Jainekin txaranga arituko da alde zaharrean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide