Aurreko astean bikotekideak etxeari su emanda Iruñean zauritu zen emakumea hil dela salatzeko elkarretaratzea deitu zuen atzo, ostirala, Sare Feministak. 'Eraso sexisten aurrean, autodefentsa feminista' lemapean batu ziren, Lege Zaharren enparantzan.