2019. urteari helduko diote laster Literaturian, eta "gauza txiki eta gauza handiak aurrera eramateko" boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute sare sozialetan. "Denbora eta gogoa izanez gero, animatu! Denen laguntza beharrezkoa da gure kultura eta hizkuntza hauspotzen jarraitzeko", gehitu dute.
Lehenengo bilera urriaren 29an izango da, 19:00etan Euskalduna tabernan. Dena den, interesa dutenak harremanetan jar daitezke jada, Garoa liburu-dendan edo literaturia.zarautzen@gmail.com helbidearen bidez.