Zahartzaro simulagailua erabiltzeko aukera egongo da azaroaren 8an

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 25a

Gert simulagailua jantzi berezi moduko bat da.

Gert adin simulagailua probatzeko aukera izango da Zarautzen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren bidez.

Adinberri erakundearen helburuetako bat da gizarteak zahartzaroa zer den ulertzea. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz ekimenak Gert zahartzaro simulagailua eramango du herri desberdinetara. Zarautzen, azaroaren 8an izango da probatzeko aukera.

Gert simulagailuak adineko pertsona batek fisikoki sentizen duena sentitzeko balio du. Jantzi berezi bat da, eta soinean daramanak, entzumena, ikusmena, mugikortasuna, koordinazioa eta bestelako zentzumenak erabiltzeko zailtasunak izango ditu, hala, pertsona nagusi batek izan ditzakeen zailtasunak bere azalean sentituz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide