Alemaniako zinemagintza berria landuko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 24a

Werner Herzog zinegile alemaniarra.

Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Alemaniako zinemagintza berriaren sortzaileetariko bati eskainiko diote aste honetako saioa; Werner Herzog. Ostiralean izango da, urriak 26, 18:00etan. Doako sarrera izango du.

Kulturaren difusiorako Aula/Gela saio honetan, Alemaniako zinemagintza berriaren sortzaileetako bat aztertuko dute; Werner Herzog (Munich, 1942). "Heziketaz autodidakta izanik, zuzendari, dokumentalista, gidoilari, eta aktore lanak bete izan ditu. 1962an, hogei urte besterik ez zituelarik, bere ekoiztetxea sortu zuen: Herzogfilmproduktionen".

"Hurrengo urtean, bere lehen laburmetraila, Herakles, filmatzen hasi zen. Jarraian, Spiel im Sand (hondarretako jolasa, 1964), Letzte Worte (Azken hitzak, 1967) eta Die Beispiellose Verteidigung der Festung Deutschkreutz (Deutschkreutz gotorlekuaren defensa alderaezina, 1967) filmatu zituen". Luzemetrailak ere landu zituen Herzogek: Lebenszeichen (Bizitzaren Seinaleak) izan zen lehenengoa, eta filmak Alemaniako Zinamagintzaren Saria (Deutscher Filmpreis) jaso zuen.

Ostiralean izango da saioa, urriak 26, 18:00etan Photomuseumen. Ohi bezala, doako sarrera izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide