Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzeko saioak antolatu dituzte Zarautzen. Atzo izan zen lehenengoa, eta gaur eskainiko dute bigarren saioa, Gaztelekuan. Ordubete iraungo du, 19:00etatik 20:00etara. Bertan, Euskaraldiak proposatzen duen ariketa zertan datzan azalduko dute, Belarriprest eta Ahobizi rolen zereginak zehaztuz.