1968an jaiotakoek kinto bazkaria egingo dute azaroaren 17an

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 24a

Aiala jatetxean bazkaria egingo dute 1968an jaiotako zarauztarrek azaroaren 17an, 14:00etan. Prezioan bazkariko menua, DJa, argazkia eta oparitxoa sartzen dira.

Joan nahi duenak, 75 euro sartu beharko ditu ES11 3008 0181 3232 80972724 kontu korronte zenbakian. Diru sarrera egitearekin batera, izen-abizenak adierazi beharko dira. Azaroaren 15a izango da ordainketa egiteko azken eguna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide