Delorean taldeak amaitutzat jo du bere ibilbidea

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 17a

Sare sozialen bidez jakinarazi du musika talde zarauztarrak taldeak ez duela jarraituko. Instagram kontuan idatzitako mezu zabal batean azaldu dute erabakia, jarraitzaileei eskerrak eman dizkiete, eta esan dute kontzertuak eskainiko dituztela agur esateko. Momentuz ez dute zehaztu datarik, baina Donostiako Dabadaba aretoaren webgunean ageri da abenduaren 7an kontzertua emango duela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide