Bertan, Euskaraldiak proposatzen duen ariketa zertan datzan azalduko dute, Belarriprest eta Ahobizi rolen zereginak zehaztuz, baita egunerokoan topa daitezkeen egoerak landuz ere. Saioetara bertaratuko direnek izena eman beharko dute. Horretarako, zarautz@euskaraldia.eus helbidean idatzi behar da, edo 688 64 83 52 telefonora deitu.