Su hartu du ibilgailu batek Elkanon

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 16a

Autoaren aurreko zatia kiskalita gelditu da. (@bomberoseuskadi)

12:00ak inguruan su hartu du ibilgailu batek Elkano auzoan. Autoari ke asko ateratzen hasi zaio martxan zijoala, eta gidaria errepidetik atera da. Azkenean, su hartu du autoak matxura batengatik, eta autoaren aurreko aldea kiskalita gelditu da. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sua, eta orain, garabia baten bidez ibilgailua erretiratzen ari dira. Ez da zauriturik egon Aia eta Zarautz arteko auzoko gertaeran.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide