Diru-laguntzak emateko oinarri berriak proposatu ditu Kultura Departamentuak

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 16a

Zarauzko Udalaren Kultura Saila.

Urriaren 15etik 30era egin daitezke ekarpenak, aurrez aurre edo posta elektroniko bidez.

Zarauzko Udaleko Kultura Departamentuak udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultura- edo gizarte-elkarteei diru-laguntzak norgehiagoka-araubidez emateko oinarriak aldatzeko asmoa adierazi du. Proposamena aurkeztu du jada, honako fitxategi honetan.

Ekarpenak egiteko epea urriaren 15etik 30era izango da, eta bi aukera eman dituzte: aurrez aurre helaraztea, Herritarren Harrera Zerbitzuan (Kale Nagusia) edo Kultura Departamentuan (Sanz Enea kultur etxean, Nafarroa Kalea, 22), edo posta elektroniko bidez mezu bat igortzea (kultura@zarautz.eus).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide