Hiru autoren arteko istripua izan da Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepidean

Zarauzko hitza 2018ko urriaren 15a

Hiru autoren arteko istripua izan da Getaria eta Zarautz artean, kostako N-634 errepidean. Bi pertsona auto barruan harrapatuta gelditu dira.

20:20 aldera gertatu da trafiko istripua Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidean, N-634 errepidearen 21 kilometroan. Getariatik Zarauzko noranzkoan hiru autok elkar jo dute eta bi pertsona kotxe barruan harrapatuta gelditu dira. Haiek ateratzeko lanean jardun dute suhiltzaileek. Istripuaren ondorioz, errepidea garbitu bitartean, errepidea itxita dute eta trafikoa Meagatik bideratuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide