Urriaren 20an izango da Kuadrilla Eguna

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 12a

2016ko Koadrila eguneko une bat.

Prest dago urriaren 20rako Kuadrillen Eguneko egitaraua. Haur jolasak, pasta eta tortilla lehiaketa, goitibeherak... Egitarau oparoa osatu dute adin tarte ezberdinetako gazteentzat.

Egitaraua

10:00. Goitibeherak Vista Alegren (+16 urte)

11:30-13:30. Haurren gunea Salbiden, Ludotxo ludotekan (4-8 urte)

12:00-14:00. Herri kirolak Musika Plazan (+18 urte)

12:00. Txosnaren irekiera eta pasta eta tortilla lehiaketa Musika Plazan

14:00-16:00. Herri bazkaria  Musika plazan 

16:00. Mus txapelketa (gehienez 16 bikote)

16:30-19:30. Haurren gunea Arrosaledan. Kamiseta eraman, margotzeko (9-11 urte)

17:00. Ipuin kontalaria Ludotxo ludotekan (4-8 urte)

16:30-19:00. Nerabeentzako gunea Lege Zaharren enparantzan

17:00-19:00. Ginkana Haize-orratz gaztelekuarekin

19:00-20:30. DJ Nerabeen saioa Lege Zaharren enparantzan.

18:00-21:00. Kalejira Joselontxos txarangarekin Musika Plazatik aterata

21:30-23:30. DJ Gazteen saioa Lege Zaharren enparantzan

23:30-03:30. Trakets erromeria Musika Plazan

03:30-04:30. Gaugiro musikatua txosnan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide