Ardi Txakur lehiaketa izango da ostiralean Iñurritzan

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 8a

2017ko Ardi Txakur lehiaketako une bat. (Hitza)

Kortazar zelaian jokatuko dute arraza libreko 11. Ardi Txakur lehiaketa.

Altxarte elkarteak antolatuta, arraza libreko 11. Artzai Txakur Lehiaketa jokatuko dute ostiralean, Kortazar zelaian, 12:00etatik aurrera.

Miren Garatek eta Jose A. Arrillagak egingo dituzte epaile lanak, eta parte hartzaileak berriz, ondokoak izango dira: Jose Ramon Orbegozo (Alai), Jose Ramon Askargorta (Lucki), Inazio Irakulis (Bat), Manuel Gorriti (Indo) eta Jose Luis Saizar (Rex).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide