Hasi da Hondartzako 75. Futbol Txapelketa

Amaia Urbieta Arruti 2018ko urriaren 7a

Gaur abiatu da 2018-2019 sasoiko Hondartzako 75. Futbol Txapelketa. Goizeko 09:00etan, eguraldi nahasiarekin ekin diote kirolariek lehen jardunaldiari. Jokalarien artean aurreko denboraldiko antzerako aurpegiak ikusteko aukera izan da orokorrean, baina izan da elastikoa estreinatu duenik ere: gizonezkoetan, O.K.B. taldea eta Pukas-Shelter, eta emakumezkoetan, Talai Mendi eta Euskalduna taldeak.

Emaitzak

Gizonezkoen A taldea

S.F. Txanela 2-2 OKB

Ulacia Bidaiak 3-1 Pukas Shelter

Euskalduna taberna 1-1 Bar Tivoli

ARG 2-0 Kirkilla Enea jatetxea


Gizonezkoen B taldea

Salegi taberna 2-1 Arrano

Asti pinturak 4-0 Kosta Hortz Klinika

Indaux 3-0 Talai Mendi Kanpiña

 

Emakumezkoak

Kupela taberna 3-2 Sakana taberna

Euskalduna taberna 0-4 Kebidek

Talai Mendi kanpiña 2-1 Lukas Ardotegia

Katixa 1-6 Balearri Elkano arraindegia

Erlazionatuak

Ilusio zaharrak eta berriak

Amaia Urbieta Arruti 2018 urr 04 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide