Irudietan: Elkartasun eguneko herri kirolak

Amaia Urbieta Arruti 2018ko urriaren 6a

Iñurritzako eta Azken Portuko gazteak aritu dira herri kirol ezberdinetan norgehiagokan. Azken Portu izan da erronkan txapeldun, egin beharrekoak 26 minutu eta 12 segundoan eginda. Iñurritzakoek, berriz, 27 minutu eta 26 segundoan egin dituzte.

Iratxe Aranburuk gidatutako saioan, lasto fardo altxaketan, ingudean, trontzan, txingetan eta lokotxetan aritu dira bi auzoetako gazteak, gaur ospatzen ari diren Elkartasun egunaren barruan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide