Urola Kostako Udal Elkarteak Enpresa kudeaketa ikastaroak antolatu ditu, ekintzaileentzat edo mikroenpresetako enpresarientzat, Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema egitasmoaren baitan. Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariei beren ideia edota enpresei buruzko hausnarketa sustatzea.
Guztira, 20 orduko prestakuntza eskainiko da UKUEren egoitza nagusian. Astebeteko iraupena izango du ikastaroak; urriaren 15etik 19ra bitartean. Goizez, 09:00etatik 13:00etara, 4 orduko 5 saiotan antolatu dute ikastaroa. Saio bakoitzean prestakuntza modulu bat eskainiko denez, aukera izango da ikastaro osoa egiteaz gain, moduluka izena emateko.
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, mezu bat idatzi behar da honako posta elektronikora: enpresasustapena@urolakosta.eus edo telefono bidez harremanetan jartzeko aukera dago, 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta.