Irudietan: Aurrera doa +60 astea

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 4a, 12:49

Atzo bola eta toka txapelketa jokatu zuten, eta gero, kantu jira izan zen herriko kaleetan zehar. Gaurko ere zenbait egitasmo antolatu dituzte.

Astelehenean eman zioten hasiera +60 asteari, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean. Zarauzko Adineko Mahaia osatzen duten ordezkarien eskutik, egitarau zabala prestatu dute aste osorako. Atzo bola eta toka txapelketa izan zen Zelai Ondon, eta jarraian, kantu jiran aritu ziren herriko kaleetan zehar.

Gaur ere zenbait egitasmo antolatu dituzte. Goizean yoga tailerra egin dute Iñurritzako parkean, Mertxe Urretaren eskutik, eta bingoan ere aritu dira Frontoi Txikian. 16:00etan Karta Jokuen Sari Banaketa izango da, Iñurritza eta Udaberri elkarteetan, eta bertan, bingo berezia antolatu dute 17:00etarako. 19:30ean, berriz, 'Adineko pertsonen eskubideak' hitzaldia izango da Antoniano aretoan, euskaraz.

Hona hemen +60 asteko egitaraua osorik.

Argazkiak: Zarauzko Udala

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide