'Galdedebalde' irratsaio berria aurkeztuko dute astelehenean Arraion

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 3a

Astelehen gauetan Arraio Irratian arituko dira zuzenean, "iritzi edota paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzen". Datorren astelehenean, urriak 8, izango da lehenengo saioa. Hona hemen aurkezpen mezua eta bideoa.

Arraio Irratiak (FM 99.3) hasiera eman dio denboraldi berriari, eta aurten, zenbait berrikuntza izango direla iragarri dute. Oraingoan, Galdedebalde irratsaio berria sortu dute oraindik ezezagunak diren zenbait kidek. Astelehen gauetan arituko dira zuzenean, Putzuzuloko Gela Arroxetik "lagunen arteko eztabaida klasiko, ez hain klasiko eta surrealistak irratian azalaratzen".

Datorren astelehenean, urriak 8, izango da Galdedebalderen aurkezpen saioa. "Astelehen gauetan iritzi edota paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzera gatozena. Parte hartze ireki batekin disfrutatzeko prest, egin Galdedebalde zure imaginazioa askatuz!".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide