Aurten Zarauzko Kirol Elkartearen 75. urteurrena da, eta Zarauzko halterofilia taldeak (ZKE Halterofilia) ere badu zer ospatu: 50 urte bete ditu aurten. 50 urtez Zarautz altxatzen lemapean, Errege Koparako Playoffa jokatuko dute larunbatean, urriak 6.
Aritzbatalde kiroldegian izango da saioa, 10:00etatik 14:00etara. Bost taldek hartuko dute parte: ZKE Halterofilia (Zarautz), Centro Natación Helios (Zaragoza), Danok Danena (Villabona), Indarra (Gasteiz) eta Queiron (Iruñea). Liga nazionaleko bosgarren jardunaldia izango da honakoa.