Asteburuan jokatuko dute Ibon Imazen oroimenezko Surf Txapelketa Herrikoia

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 3a

Ibon Imazen oroimenezko Surf Txapelketa Herrikoia jokatuko dute asteburuan.

Zarauzko Udalak, Zarauzko Surf Elkarteak eta beste hainbat enpresak antolatuta, lehen kanporaketak larunbatean izango dira, urriaren 6an, eta finalak, berriz, igandean, urriaren 7an.

Zarauzko Surf Elkarteko bulegoan eman daiteke izena, edo posta elektronikoz, zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera idatzita. Maila bakarrean lehiatu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, hortik aurrera maila bakoitzeko beste bost euro ordaindu beharko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide