Mario Onaindia omenduko dute Ezkertokin

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 2a

Hitzaldiak eta Mario Onaindia sari banaketa izango dira Zazpi kultur aretoan, urriaren 5ean eta 6an.

Abuztuan izan zen Mario Onaindiaren heriotzaren XV. urteurrena, eta Zarauzko Ezkertokin, asteburu honetan egingo diote omenaldia. Mario Onaindia Fundazioaren eskutik, egitasmo desberdinak izango dira urriaren 5ean eta 6an, Zazpi kultur aretoan.

Hona hemen egitaraua:

Urriak 5, ostirala:

  • 19:30. 'Ganar el futuro' hitzaldia, Joaquin Almuniaren eskutik. Arantza Mendizabalek egingo du aurkezpena.

Urriak 6, larunbata:

  • 12:00. Mario Onaindia saria emango diote Jesus Egigureni.
  • Ondoren, Idoia Mendiak hitzaldia emango du.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide