Amaitu da udako TAO zerbitzua

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 1a

TAO makina Araba kalean.

Ekainaren 1ean abiatu zen udako TAO zerbitzua eta atzo izan zen aurtengoz martxan egon zen azken eguna.

Hala, udaldirako prestatutako sei gune urdinetan aparkatuz gero ez da tiketik jarri beharko, eta Eguzki Izar, Kortazar eta Mitxelenako aparkalekuak ez dira martxan egongo. Egoiliarrentzako guneek, berriz, 24 orduko zaintza izaten jarraituko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide