Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 1a

Hainbat herritar bildu ziren udaletxe aurrean hilketa matxista salatzeko. (Sare feminista)

Bilboko 25 urteko Maguette Mbeugouren hilketa salatzeko deitu zuen elkarretaratzea Zarauzko Sare Feministak. Ostiralean hainbat herritar elkartu ziren, udaletxearen aurrean.

Mbeugouren hilketaz gain, urtea hasi zenetik Euskal Herrian sei emakume hil dituztela salatu du Sare Feministak. Gogorarazi dute, Mbeugou emakume izateaz gain, senegaldarra zela, eta horrek, "sistema heteropatriarkalean bi aldiz zapaldua izatea" suposatzen duela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide