Pentsionisten mugimenduak deituta, mobilizazioa egin dute Zarautzen, 12:00etan Lege Zaharren enparantzatik abiatuta eta bertan amaituta. Jende ugari bildu da pentsio duinen alde, eta "adineko pertsonentzako laguntza eta dependentzia egoeran dagoen jendearentzat Zaintza Sistema Publikoa eta anitza" ere eskatu dituzte. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsionisten mugimendu eta plataformek adostutako komunikatu bat irakurri dute mobilizazioa amaitzean.