Santa Klarako pasabide berria astelehen arratsaldean irekiko dutela iragarri du alkateak

Zarauzko hitza 2018ko irailaren 30a

Santa Klaran egin dituzten hirigintza lanak eta lur azpiko pasabide berria (Argazkia: Xabier Txurruka)

Santa Klara ingurua hirigintza lanak eginda eta trenbidearen azpiko pasabidea eraikita bihar, astelehena, arratsaldean zabalduko dutela iragarri du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak sare sozialen bidez. 2017ko otsailaren erdi aldera itxi zuten Santa Klarako trenbide gaineko oinezkoen pasabidea lur azpikoa eraikitzeko. Horrekin batera, beste hainbat hirigintza lan ere egin dute eremu horretan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide