Larunbat arratsaldean itxita egongo da kostako errepidea

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 28a

Euskal Kosta Krosa dela eta, bihar, larunbata, itxi egingo dute N-634 errepidea Zarautz eta Zumaia artean 17:00etatik 19:00etara. Aurrez ere Zarautz-Getaria tartea itxita egongo da. Autobusak Meagatik ibiliko dira, eta geltokiak tokiz aldatuko dituzte. Hemen xehetasun guztiak.

II. Euskal Kosta Krosa proba dela eta, irailaren 29an N-634 kostako errepidea itxi egingo dute arratsalde partean. Zehazkiago esateko, honela eragingo dio irristaketa probak eta maratoi erdiak Zarautz inguruko zirkulazioari: 15:30etik 17:00etara, Getaria-Zarautz arteko bidea itxiko dute; 17:00etatik 18:50era, Zumaia-Getaria-Zarautz egongo da itxita, eta 18:50etik 19:30era, berriz, Getaria-Zarautz itxiko dute.

Autobus zerbitzuak

Lurraldebusek jakinarazi duenez, denbora tarte horretan autobusak Meagatik ibiliko dira. Hain zuzen, Zumaiatik hainbat autobus Patxita Etxezarretako geralekutik irtengo dira, eta Meagatik jarraituko dute Zarautzerantz: UK 09 lineakoek (15:30, 16:30, 17:30 eta 18:30), UK 10ekoek (15:55, 16:55, 17:55 eta 18:55) eta UK 11koa (17:15).

Donostiatik datozen hainbat zerbitzuk, berriz, Zarautzen geralekuetan gelditu ondoren, Meaga gainetik jarraituko dute Zumaiarantz: UK 09 lineakoek (15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00), UK 10ekoek (16:5 eta 17:55) eta UK 11koek (16:00).

Ibilbide aldaketa Zarautzen

15:30etik 19.30era, moztuta egongo da Zarauzko Nafarroa kalea (N-634). Horregatik, Zumaiatik nahiz Donostiatik datozen autobusek beste ibilbide bat egin beharko dute, baita Zarautzetik abiatzen direnek ere. Ondorengo zerbitzuei eragingo die: Zumaiatik datozen UK11 (17:15), UK 09 (17:30 eta 18:30) eta UK 10 (17:55) zerbitzuei, Donostiatik datozen UK 09 (17:00) eta UK 10ari (16:55), eta Zarauztik abiatuko den UK 08ri (17:55).

Hau da ibilbide alternatiboa: Iritako biribilgunea-Zubiaurre Zahar-Maria Etxetxiki-Araba-Urdaneta-Bizkaia-San Inazio. Eta hauek izango dira geltokiak: Suhiltzaileen biribilgunea; Kiroldegiko biribilgunea; Bizkaia kaleko 17-19 (Getariarantz joateko) eta Bizkaia kaleko 8 (Oriora joateko).

Getaria eta Zarautz artean lanzaderak egongo dira

Getaria eta Zarautz arteko errepidea itxita egongo denez, eta autobusak Meaga bidetik ibiliko direnez, lanzaderak jarriko dituzte Getaria eta Zarautz artean. 25 minutuko bidea egingo du Getariatik abiatuta 14:50ean, 15:20an, 15:45ean, 16:20an, 16:50ean, 17:20an, 17:50ean, 18:20an eta 18:50ean. Zarauztik abiatuta, berriz, 20 minutu tardatuko ditu, eta ordu hauetan aterako da: 14:55an, 15:55ean, 16:55ean, 17:30ean, 17:55ean, 18:30ean eta 18:55ean.

Autobus aldaketak Bizkaia kaleko geralekuetan egingo dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide