Gaur emango diete hasiera Itxasmendiko jaiei

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 28a

Itxasmendi auzoa jaietan murgilduta, 2016an. (Aritz Mutiozabal)

18:30ean hasiko da festa: traka eta suziriak botako dituzte, eta Txan-Txan azalduko da, buruhandiekin batera. Igandera bitartean ekitaldiz betetako egitaraua izango dute. 

Gaurtik hasita igandera bitartean ospatuko dituzte Itxasmendi auzoko jaiak. Ekitaldiz betetako hiru egun prestatu dituzte auzoko festa batzordekoek, eta gaur emango diote hasiera egitarauari, 18:30ean; traka eta suziriak botako dituzte, eta Txan-Txan azalduko da, buruhandiekin batera. Ondoren, 19:00etan, pintxo-potea izango da karpan. 19:30ean, gaztetxoentzako dantzaldia antolatu dute, Alaiki taldearekin, eta 23:00etan, gau dantzaldia izango da. Jarraian, DJ Raulek girotuko du auzoa.

Larunbatean eta igandean ere jarraipena izango dute festek, eta egitarau oparoa izango da. Hona hemen egitaraua osorik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide