Oraindik izena eman daiteke Aritzbatalde kiroldegiko ikastaroetan

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 26a

Aurten, Aritzbataldeko ikastaro proposamen berriak kolektibo jakinetan zentratu dira, hain zuzen ere, haurrengan eta adinekoengan.

Oraindik izena emateko aukera dago Aritzbatalde kiroldegiko hainbat ikastarotan. Haurren ikastaroetan (LH1-6) plaza libreak daude oraindik Zunban (astelehen eta asteazkenetan, 17:00), Yogan (ostiraletan 17:00etan) eta igeriketa ikastaro batzuetan (3 urtetik aurrera).

Gazteen kasuan, (DBH1-4) Gaztefit ikastaroetan ere plaza libreak daude: Indoor modalitatean astearte eta ostegunetan 17:00etan, eta Uretan modalitatean astelehen eta asteazkenetan 19:15ean. Horrez gain, Zunba Gazte (ostiraletan 17:00etan) eta Yoga Gazte (asteazkenetan, 17:00etan) ikastaroetan ere badago lekua oraindik.

Azkenik, adinekoei zuzendutako ikastaroen artean, Zunba +60 (larunbatetan 10:15ean) izenekoan plaza libreak daude. Horrez gain, Soinketa (egunero, 11:15ean edo 11:45ean) eta Tipi-tapa (astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara) programak daude herriko adinekoentzat, doan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide