6 urtetik gorako haurrentzako izango dira ikastaroak, eta izena eman nahi dutenek iadanik egin dezakete, lotura honetan klik eginda. Ikastaroak Espainiako Irristaketa Federazioak aitortutako II. Maila duen teknikari tituludunak emango ditu. Irristaketa teknikak "segurtasunez eta modu eraginkor batean" ikasteko aukera izango dela adierazi dute antolatzaileek.
Adin ezberdinetako parte hartzaileentzat daude bideratuta ikastaroak. Zarautzen, Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, Zinema pilotalekuan. 17:00etatik 18:00etara 6-8 urtekoak ariko dira, 18:00etatik 19:00etara 9-12 urtekoak eta 13-17koak, eta 19:00etatik 20:00etara 18 urtetik gorakoak.
Orion, berriz, asteartetan izango dira ikastaroak, 18:15etik 19:15era 6-12 urte arteko umeak, eta 19:00etatik 20:00etara 18 urtetik gorakoak.