Irailaren 17an Etxezabalan aurkeztu zuten aurtengo Emakumeentzako Jabetze Eskola, eta ikastaroak emango dituzten irakasle guztiak izan ziren bertan. Urritik abendura arte izango dira ikastaroak:
- Vínculos afectivos igualitarios y de buen trato' (gazteleraz), Pepa Bojoren eskutik. Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, urriaren 3tik abenduaren 19ra. DYAren lokalean izango da (Iturribide 12-14). Matrikula: 20 euro.
- 'Ibilgailuen oinarrizko mantentze mekanikoa' (euskaraz), Oteitza Lizeo Politeknikoaren eskutik. Astelehenetan, 16:00etatik 18:30era, urriaren 15etik azaroaren 19ra. Abendaño 7ko pabiloian izango da. Matrikula: 15 euro.
- 'Claves para entender nuestros miedos al espacio público' (gazteleraz), Patricia Martinezen eta Delicia Aguadoren eskutik. Asteartetan, 18:00etatik 20:00etara, urriaren 9tik azaroaren 13ra. DYAren lokalean izango da (Iturribide 12-14). Matrikula: 15 euro.
- 'Estresa eta norbere buruaren zaintza' (euskaraz), Karmele Gurrutxagaren eskutik. Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, urriaren 4tik abenduaren 20ra. DYAren lokalean izango da (Iturribide 12-14). Matrikula: 15 euro.
- 'Mujer migrante - Mujer entre dos mundos' (gazteleraz), Vega Ayllonen eskutik. Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 5etik abenduaren 10era. DYAren lokalean izango da (Iturribide 12-14). Matrikula: 10 euro.
- 'Batukada feminista' (euskaraz), Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketaren eskutik. Ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, urriaren 4tik maiatzaren 30era. Abendañon izango da. Matrikula: 30 euro.
- 'Autodefensa feminista' (gazteleraz), Maitena Monroyen eskutik. Abenduaren 1ean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Polikiroldegian izango da. Matrikula: 10 euro.
Izen-emate epea ostiral honetan amaituko da, irailaren 28an. Inskripzioa egiteko lau modu daude: internetetik (www.berdintasunazarautz.wordpress.com helbidean), e-mail bidez (berdintasuna@zarautz.eus helbidera mezua igorrita), telefonoz (943 005 117 zenbakira deituz) edo aurrez aurre, Parekidetasun Departamentuan (Zigordia 33). Departamentua astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 08:30etik 14:30era.