Euskal Kosta Kroseko izen-emate epea ostiralera arte zabaldu dute

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 25a

Euskal Kosta Krosean izena emateko epea zabaltzea erabaki du antolakuntzak, eta beraz, ostiralean gauerdira arte eman ahalko da izena internetez, hemen.

Horrez gain, egunean bertan ere egongo da aukera, dortsalak banatzen dituzten toki eta ordutegi berean. Alegia, Zinema frontoian 09:00etatik 16:30era.

Maratoi erdian nahiz irristaketa proban parte hartzera animatzen denak, hala, ez dauka aitzakiarik, oraindik egunak baitauzka izena emateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide