Juan Jose Agirre Bangassouko Apezpikua izango da Zarautzen

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 25a

(Bangassou Fundazioa)

Kooperazio sailetik aurkezpen ekitaldia antolatu dute urriaren 5ean, Afrikako Erdiko Errepublikak bizi duen egoera bertatik bertara ezagutzeko.

Juan Jose Agirre Bangassouko Apezpikua Zarautzen izango dela jakinarazi du udalak. Horren harira, aurkezpen ekitaldia antolatu dute Bangassou Fundazioak eta Zarauzko Kooperazio sailak, Afrikako Erdiko Errepublikak bizi duen egoera eta nondik norakoak ezagutzeko. Aurkezpena urriaren 5ean izango da, 12:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide