Aste honetan hasiko dira haurren abesbatzen entseguak

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 24a

Txinpirin abesbatzako kideak Villa Mundaren kanpoaldean. (Zarautz abesbatza)

Gaur hasiko dira entseguak Zarautz Txiki (10-17 urte) abesbatzakoentzat, eta Txinpirinekoak (7-9 urte), berriz, ostiralean hasiko dira.

Zarautz Txiki abesbatzakoak astelehen eta asteazkenetan biltzen dira 19:00etatik 20:00etara, eta Txinpirin abesbatzakoak, berriz, ostiralero, 18:00etatik 19:00etara.

Abestu nahi duen orori Villa Mundako bigarren solairuko gelara hurbiltzeko gonbita luzatu diote.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide