Irudietan: Txirrindularitza Egokituko Kriteriumeko erlojupeko proba (sari banaketa)

Amaia Urbieta Arruti 2018ko irailaren 22a

Gaur arratsaldean jokatu dute Zuberoa kalean Txirrindularitza Egokituko Kriteriumeko 11. edizioko erlojupeko proba.

Lau modalitate orokor ezberdinetan bereiztu dute proba: hand bike, tandem, trizikloa eta bizikleta.

Emakumen H4 kategoriako hand bike proban, Milagros Lopez Vernet (00:15:30) izan da lehena. Gizonezkoen hand bike H3 kategorian, berriz, Mario Santiago Lopezek (0019:01) irabazi du, eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun Ion Galarraga Zendoia (00:21:23) izan da. Modalitate bereko H4 eta H5 kategorietan, berriz, Martin Berchesi Manzione (00:19:30) izan da txapeldun.

Trizikloaren modalitatean, Gonzalo Gartzia Abellak (00:14:28) eskuratu du lehen postua, eta tandem modalitatean, berriz, Felix Martin Gomezek (00:16:28). Azken modalitate honetan hartu du parte probako zarauztar bakarrak, Jose Angel Arroitaonandia Alberdik (00:23:43). Horrez gain, tandem modalitateko bigarren sailkatuak, Jon Estensoro Lasak (00:18:06) Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldunaren mailota irabazi du.

Bizikletari dagokionean, C4 eta C5 mailan Manuel Moyano Valverde (00:16:20) izan da txapeldun, eta C2 kategorian, berriz, Alfredo Irusta San Pedro (00:11:00). Azken honek, Euskadiko txapeldunaren mailota irabazi du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide