San Frantzisko kaleko lanen ondorioz, Geltoki bideako garaje jabe batzuentzat lekua gordeko da Salberdinen

Zarauzko hitza 2018ko irailaren 21a

San Frantzisko kalea oinezkotzeko obrak egingo ditu Zarauzko Udalak datozen asteotan. Lan horiek tarteko, irailaren 24tik aurrera, hiru astez, Geltoki bidea 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietako etxepeetako garajetarako sarbidea itxita izango da. Horregatik, eta Udalak jakinarazi duenez, garaje jabe horiek autoa aparkatzeko lekua gordeta izango dute Salberdingo aparkalekuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide