Zinemaldian aurkeztuko dute Aitor Francesena protagonistatzat duen 'Gallo' filma

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 19a

Aitor Francesena 'Gallo', Espainiako Txapelketa irabazi zuenean.

Aitor Francesena Gallo surflariaren egunerokoa kontatzen du Antonio Diaz Huerta zuzendariak, aurkeztear diren dokumentalean.

Galizian, Kalifornian (AEB) eta Euskal Herrian grabatu dute Markmoka films eta Frida flimsek ekoiztutako lana. Diaz Huerta estreinakoz aritu da zuzendari lanetan Gallo filmarekin, eta Lau Haizetara Dokumentalen XII. Koprodukzio Foroan aukeratua izan zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide