15 proba jokatu ondoren, tartean Gorlako igoera, larunbat honetan izango da Lehendakari txirrindularitza txapelketako azken saioa, Oñatin. Zarauzko Jira-Bira klubetik, txapelketa irabazteko, Albert Muela da aukera gehien dituen txirrindularia. Hala ere, garaipenerako erdigunean izango den norgehiagoka Galvanen (Lizarte) eta Canellasen (Caja Rural) artekoa izango dela adierazi dute.
Eulen taldeko kide guztiak izango dira Oñatiko lasterketan, Gorka Etxabe izan ezik. Etxabe pistako Espainiako txapelketan izango da asteburuan, Euskadiko Selekzioa ordezkatzen. Bi proba burutuko ditu: pertsekuzio olinpiarra eta amerikarra.
Beraz, honako hauek dira larunbatean Oñatin izango diren txirrindulariak: Bidaurreta, Sarasola anaiak, Gonzalez, Jaka, Gallego, Kortabarria, Muela eta Mesa. Asteburu honetako saioekin, Eulen taldeak amaiera emango dio denboraldiari.