Anestesiaren 'Gorrotoaren ahotsa' diskoak 25 urte bete ditu

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 17a

1993ko Anestesiaren entsegu bat, artxiboko irudi batean.

Urteurrena ospatzeko, Gorrotoaren ahotsa diskoaren berrargitalpen berezi bat prestatu du Elkar disketxeak, eta taldeak pasa den larunbatean abiatu zuen bira berriari jarraipena emango dio.

1988an sortu zen Anestesia taldea, eta bost urte beranduago, Gorrotoaren ahotsa izeneko lehen diskoa plazaratu zuten. Beraz, aurten, bi urteurren ospatu ditu Zarauzko taldeak: LParen 25.a eta taldearen sorreraren 30.a.

Hori dela eta, Elkar disketxeak lehen disko hori LP formatoan remasteriztatuta berargitaratuko du, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin. Horrez gain, pasa den larunbatean Bilboko Kafe Antzokian abiatu zuten bira bereziarekin jarraituko dute datozen asteburuetan.

Hona hemen hurrengo kontzertuen datak:

2018-10-20 Gasteizko Gaztetxea

2018-11-03 Donostiako Doka (+ Hilotz). Sarrerak agortua!!

2018-12-01 Iruñeko Errotxapeako gaztetxea

2018-12-08 Durangoko Plateruena kafe antzokia

2019-01-19 Miarritzeko Atabal 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide