Euskaraldia

Irailaren 23an izango da Euskaraldiaren irekiera ekitaldia

Zarauzko Hitza

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia, martxoan. (Aritz Mutiozabal)

Hiru egun geratzen dira Euskaraldiaren izen-ematea irekitzeko. Zarautzen irailaren 23an, igandea, izango da izen-ematearen irekiera ekitaldia, 12:00etan Musika plazan. Bertan, aurkezleek Euskaraldiaren inguruko azalpen laburra emango dute, eta Euskaraldiaren abestia jarriko dute. Txan Magoa ere bertan izango da. Bitartean, izena emateko aukera izango dute bertaratzen direnek, horretarako mahaiak jarriko baitituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide