Kirolari Menua eskainiko dute hiru jatetxek Euskal Kosta Krosa egunean

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 17a

Irailaren 29an jokatuko den II. Euskal Kosta Krosa dela-eta, hainbat ekitaldi ari dira antolatzen maratoi erdiaren inguruan. Esaterako, Kirolari Menua izeneko menuak dastatzeko aukera egongo da, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkartearen laguntzarekin.

Aurten Zarautzen hasi eta amaituko da Euskal Kosta Krosa, eta horregatik herrian egingo dituzte hainbat ekitaldi egun horretan zehar. Izan ere, aisialdiak eta gastronomiak toki garrantzitsua edukiko dute.

Herriko hiru jatetxek eskainiko dute Kirolari Menua, 13:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide