Xabier Lizardi Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburua. Lanak, datorren azaroaren 15erako aurkeztu behar dira Zarauzko Udaleko Kultura Departametuan (Sanz Enea kultur etxea, Nafarroa kalea 22, Zarautz). Sari bakarra banatuko dute, 4.000 eurokoa. Irabazlearen izena 2019ko urtarrilean jakinaraziko dute.
Ipuin sariketara aurkeztutako ipuinek honako baldintzak bete beharko dituzte: haur edo gaztetxoentzako ipuina izatea eta jatorriz euskaraz idatzitakoak, originalak eta argitagabeak izatea. Gaia librea da eta partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake. Lanaren luzera, berriz, 24.000 karaktere baino gehiagokoa izan beharko da.
Xabier Lizardi Sariaren oinarriak Zarauzko Udalaren Kultura Sailaren atarian kontsulta daitezke.