Asteburu honetan, bidaia luzea egin beharko dute Zarauzko seniorren lehen taldekoek. Ferroleko errugbi zelaian emango diote hasiera ohorezko B mailako denboraldiari, Coruña CRATen aurkako norgehiagokarekin. Partida 12:30ean izango da, eta taldea "gogotsu" dagoela adierazi du klubak.
Seniorren lehen taldeak entrenatzaile berria du aurten; Xabi Castaño. "Taldea udarako aurredenboraldi lan aparta eginaz dator, ekaina hasieran muskulazio lanekin hasita. Hau izan da Xabi Castaño entrenatzaile berriak hasieratik egin nahi izan duen lana, fisikoki indartsu iritxi ahal izateko denboraldi hasierara", adierazi du klubak.
Hiru partida jokatu dituzte aurredenboraldian; bi aldiz Urruñako errugbi taldearen aurka, eta behin Atletico SS-en aurka. Klubak dioenez, taldeak "itxura ederra" eman du, "joku irekian azkartasuna erakutsiaz".